![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b5/Tomato_soup.jpg/640px-Tomato_soup.jpg&w=640&q=50)
Zopa
janari likidoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sukaldaritzan, zopa[1] gehienetan barazkiak, batzuetan haragiarekin batera, ur edo zuku batean egosiz prestatzen den janari likidoa da, koilara batekin jaten dena.
Zopa | |
---|---|
jaki eta minestra (en) ![]() | |
![]() | |
Osagaiak | barazkia, Espezia, salda, likidoa eta dressing (en) ![]() |
Antzekoak | salda |
Zopak arrain, haragi, barazki edo bestelako osagaiekin eginiko salda zaporetsuak dira. Meheagoak edo lodiagoak izan daitezke, baita hornituak eta hornitu gabeak ere.[2]
Lehen plater moduan zerbitzatzen dira normalean. Gehienak beroak badira ere, zopa hotzak ere ugari daude.
Zopak hornitzeko osagaiak zati txikietan edo birrindurik erabiltzen dira: arrautza gogortua, arraina, itsaskia, ogi zatiak, arroz aleak, fideoak, haragi egosia zati txikietan, urdaiazpikoa...
Tradizioz, gosea baretzeko hartu izan da, janari hasieran edo jaki bakar gisara: hazkurri solidoari ura eransten bazaio, platerean luzeago egongo da, gose sentsazioa motelgarri. Zopa, orokorki, afariko osagaia izan da gurean, aspalditik.[3]