From Wikipedia, the free encyclopedia
Ziza zuri-morea (Rugosomyces ionides) Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate kaskarrekoa eta, gainera, babestu egin behar da. Urria.
Ziza zuri-morea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Lyophyllaceae |
Generoa | Calocybe |
Espeziea | Calocybe ionides Donk, 1962 |
Basionimoa | Agaricus ionides |
Sinonimoak: Lyophyllum ionides, Calocybe ionides, Gyrophila ionides, Melanoleuca ionides.
Kapela: 3 eta 5 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila eta gero zabaldu egiten da, titi apur batekin, gaztetan ertz flokonosoa edo malutatsua du. Kolore more oso bereizgarria du eta zahartzean kolorea apur bat galtzen joaten da.
Orriak: Oso meheak eta ugari, dekurrente samarrak edo eskotatuak eta kolore zurixka-horixkakoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Mehea, haritsua, kapelaren kolore berekoa.
Haragia: Zurixka edo zertxobait morea, zapore gozokoa eta aza eta irina nahastearen usaina du.[2]
Etimologia: Calocybe terminoa grekotik dator, eta ederra edo polita eta burua esan nahi du. Esanahia: kapela edo buru eder batekin. Ionides epitetoa grekotik dator, bioleta esan nahi duen "iono" hitzetik. Kapelaren koloreagatik.
Jan daiteke, baina ez du balio gastronomikorik.[3]
Kapelaren eta oinaren kolore morea dela eta, erraz antzematen da Calocybe hau.
Udan eta udazkenaren hasieran hazten da, humus asko duten lurretan, batez ere pago basoetan, baina koniferoetan ere bai.[4]
Europa, Ipar Amerika, Japonia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.