From Wikipedia, the free encyclopedia
René-Charles Francescatti, artistikoki Zino Francescatti (Marseilla, 1902ko abuztuaren 9a-La Ciotat, 1991ko irailaren 17a) frantziar biolin-jotzaile eta irakasle ospetsua izan zen. Francescatti Niccolò Paganiniren lanetan espezialista zen.[1]
Zino Francescatti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | René Charles François Antoine Francescati |
Jaiotza | Marseilla, 1902ko abuztuaren 9a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | La Ciotat, 1991ko irailaren 17a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École Normale de Musique de Paris Alfred Cortot (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | biolin-jotzailea eta concertinoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | biolina |
Marseillan jaio zen. Aita ere biolinista zuen; aita Paganiniren dizipulua izan zen Camillo Sivorirekin ikasi zuen. Bost urterekin hasi zen musika jotzen, eta hamar urterekin jendaurrean Beethovenen Biolinerako Kontzertuarekin egin zuen debuta. 1927an Parisera joan zen, École Normale de Musiquen irakastera. 1931n egin zuen lehen mundu bira eta, 1939an, New York Philharmonic orkestrarekin egin zuen Amerikako debuta. Bere ibilbidea, beraz, babesik onenekin hasi zen, nahiz eta gerra aurretik Estatu Batuetara joan izana geldialdi garrantzitsua suposatu zitzaion. Hala ere, Francescattik bere ospeari eutsi zion.
Bere bizitza musikala beste lau artistek markatu zuten: Jacques Thibaud, babestu eta animatu zuena; Maurice Ravel, bere lagun handia; Francescatti haren obraren interpreta leiala izan zen; Bruno Walter, sarritan zuzendu zuena; eta Robert Casadesus, zeinarekin bikote bat osatu zuen. Francescattiren ikasleen artean Gérard Poulet, Régis Pasquier eta Nina Bordnar zeuden.
La Ciotaten erretiratu zen, eta hamasei urtez han bizi izan zen, 1991n hil zen arte; 89 urte zituen. Urtebete lehenago, hiriak bere musika eta arte dramatikoko kontserbatorioari "Zino Francescatti" izena eman zion. Yolandek, haren emazteak hiriko museoari argazkiak, partiturak eta bere lehen biolina utzi zizkion.
Zino Francescattik 1727ko Stradivarius biolina jotzen zuen, Hart izenekoa. 1987an Salvatore Accardori utzi zion.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.