Zibermendekotasun
Ordenagailuan edo Internetera konektatuta igarotzen den denbora etengabe handitzeko beharra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zibermendekotasuna Interneten gehiegizko erabilera da, eguneroko bizitzari eragozpenak dakarzkiona. Gaitz hori jasaten duten pertsonen eguneroko bizitzetan, eragin kaltegarri bat ekar dezake, bai arlo psikologikoan, bai arlo sozialean.[1]
Internetekiko adikzio hori sortzen da gizakiek sakelakoak, ordenagailuak edo kontsola moduko gailu digitalak ezinbesteko bihurtzen dituztenean. Pertsona horiek hartzen duten jarrera gorabeheratsutzat har daiteke, haien joera izango baita beren eguneroko denboraren zati bat ematea sare sozialetan, txatetan, bideoak ikusteko plataformetan edo bideo-jokoetan. Bizimodu digitalak hiperkonektibitateak eta pantailen bitartez beste pertsonekin ditugun loturek, eragina dute ingurunearen pertzepzioan, gure garapen pertsonalean eta besteekiko harremanetan.[2][3]