Ziaxares
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ziaxares[1] (antzinako persieraz: 𐎢𐎺𐎧𐏁𐎫𐎼[2] Uvaxštra; antzinako grezieraz: Κυαξάρης) Herodotoren esanetan, Mediako hirugarren erregea izan zen K.a. 625 eta 585 artean. Fraortesen semea, bere agintaldian Mediar Inperioaren urrezko aroa bizi zen estratega ona zelako. Lehendabizikoz, militarrak zatitu eta arkulari, zaldun eta lantzari gudarosteak sortu zituen.