Ekbatana
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekbatana[1] (antzinako persieraz: 𐏃𐎥𐎶𐎫𐎠𐎴 Hagmatāna edo Haŋmatāna; antzinako grezieraz: Ἀγβάτανα, Agbatana; hebreeraz: אַחְמְתָא, Aẖmeta edo ʼAḥməṯā; latinez: Ecbatana) Antzinako Media lurraldeko hiriburua, Orontes mendiaren oinetan. Mediarren inperioa desagertu ondoren, Persiako inperioko hiriburuetako bat izan zen, Alexandro Handia (K.a. 331), Seleuko (K.a. 313) eta Antioko III.aren osteek (K.a. 209) menderatu zuten arte. Errege partiarren eta sasandarren udako egoitza izan zen gerora. Ez da bertan inolako indusketarik egin eta izkribu eta agiri zaharrei esker ezagutu da antzinako hiria. Bertan daudela dirudi Mardokeoren eta Estherren hilobiak. Irango Hamadan hiria da egun.
Ekbatana | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
Mota | arkeologia-aztarnategi, hiri eta gune populatu |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°48′23″N 48°30′59″E |
Mendikatea | Zagros mendiak |
Estatu burujabe | Iran |
Probintzia | Hamadan probintzia |
Irango eskualdea | Hamadan County |
Irango barrutia | Central District |
City of Iran | Hamadan |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.