![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0b/Chromosome.svg/langeu-640px-Chromosome.svg.png&w=640&q=50)
Zentromero
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zentromeroa DNAz osaturiko kromosoma baten egitura da, kromosomaren bi kromatidak elkartzen dituena, eta zeregin oso garrantzitsua betetzen duena zelularen ugalketa prozesuan (mitosian zein meiosian).
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0b/Chromosome.svg/640px-Chromosome.svg.png)
(1) Kromatida
(2) Zentromero
(3) Beso motza
(4) Beso luzea
Zentromeroaren kokapenaren arabera, kromosomak honela sailkatu daitezke:
- Metazentrikoak: zentromeroa kromosomaren erdian dago, eta kromosomaren bi besoak luzera berdinekoak dira
- Submetazentrikoak: zentromeroa ez dago kromosomaren erdian, eta kromosomaren beso bat bestea baino pixka bat luzeagoa da.
- Akrozentrikoak: bi besoak oso desberdinak direnean (bata bestea baino askoz luzeagoa). Zentromeroa mutur baterantz zuzenduta dago.
- Telozentrikoa: zentromeroa telomero batetik oso gertu dagoenean. Ematen du kromosomak beso bakarra duela, bestea oso txikia baita.