From Wikipedia, the free encyclopedia
Zenon Zitiokoa[1][2] (antzinako grezieraz: Ζήνων ὁ Κιτιεύς, Zēnōn ho Kitieŭs; Zitio, Zipre, c. K.a. 335 – Atenas, c. K.a. 262) greziar filosofoa izan zen, estoizismo izeneko eskola filosofikoaren abiarazletzat hartzen dena. Atenasera K.a. 312 urtearen inguruan heldu zen eta bertan Krates zinikoaren irakaspenak jaso zituen, Atenasko Akademiako eskolekin batera. Zinikoen filosofiatik abiatuta, Stoa Poikile izeneko eskolatik gerora estoizismoa izango zen pentsamendua osatu zuen, bereziki etikari dagokionez. Fisikan Heraklitoren eragina jaso zuen. Egun bere idazki eta irakaspenen zati bakan batzuk besterik ez dira geratzen.
Zenon Zitiokoa | |||
---|---|---|---|
K.a. 301 - K.a. 262 - Kleantes → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kition, K.a. 335 | ||
Herrialdea | Kition | ||
Heriotza | Atenas, K.a. 262 (70/71 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Irakaslea(k) | Stilpo (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa eta idazlea | ||
Influentziak | Zinismo eta Sokrates | ||
Mugimendua | Estoizismoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.