Zehar-aipamen
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zehar-aipamena Erretorika klasikoan pentsamendu figuren artean sailkatzen zen figura literarioa da, baita allusio bezala ezagututa ere, kasu horretan “joko” edo “josteta” esanahiaz. Baliabide hau tropoekin badu loturaren baten bat ere bai. Baliabide honen bidez gauza edo errealitate bati erreferentzia egiten zaio hari erreferentzia egiten dion beste baten bidez. Zerbait zeharka aditzera ematean datza. Horren arabera, ez da argi edo espresuki azaltzen, hartaz pentsarazten duen zerbaiten bidez baizik.[1]