From Wikipedia, the free encyclopedia
Tropo bat erretorikan hitz baten berezko adiera aldatzea da, beste hitz baten adiera hartuz. Etimologikoki hitza grezieratik dator, τρόπος, latinez tropus, eta “norabide aldakuntza” esan nahi du, hau da, hitz baten bere berezko esanahia aldatu egiten dela adierazteko. [1]
Tropoen erabilera erretorikaren ornatus barruan kokatzen da.
Historian zehar tropoen kopurua eta ezaugarriak aldatzen joan da. Hona hemen tropo batzuk: metafora, alegoria, hiperbolea, metonimia, sinekdokea, antonomasia, enfasia, ironia, etab.
Erretorika klasikoaren barruan De tropis izenburuko tratatu bat zegoen; bertan ohikoa ez zen hitzen esanahia beste erabileretan ikasten zen. Tropoek lengoaia literarioan garrantzi handia dute baina baita ere eguneroko hizkuntzan; sarritan, horren kontzientzia izan gabe, tropoak erabiltzen ditugu, esaterako norbaiti zerria edo astoa esaten diogunean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.