Zarzuela
Zati kantatuak eta mintzatuak txandakatzen dituen Espainiako opera-moduko obra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zarzuela[1] Espainiako musika-antzerki genero bat da, opereta espainiarra. Bi alditan garatu zen, Aldi Barrokoan (1650-1790) eta Aro Modernoan (1845-1965). Abestutako zati eta hitz egindako zatiz tartekatzean datza bere berezitasuna. Gehienak gaztelaniaz idatziak dira, baina batzuk baita katalanez ere. Espainiatik kanpo, Kuba eta Filipinetan izan du arrakasta handia zarzuelak.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/bd/Dona_Francisquita.jpg/220px-Dona_Francisquita.jpg)