From Wikipedia, the free encyclopedia
Zaragozako taifa edo Zaragozako erresuma (arabieraz: طائفة سرقسطة, ṭāʾifa Saraqusta), beste taifa erresumen moduan, 1018an Iberiar Penintsulako ipar-ekialdean eratutako erresuma musulmana izan zen.
Zaragozako taifa طائفة سرقسطة ṭāʾifa Saraqusta | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1013 – 1110 | |||||||
Monarkia | |||||||
Erresuma 1080. urte inguru | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburuak | Zaragoza | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Arabiera, Mozarabiera eta Hebreera | ||||||
Erlijioa | Islam, katolizismo eta judaismoa | ||||||
Historia | |||||||
Kordobako kaliferriaren amaiera | 1013 | ||||||
Almorabideen konkista | 1110 | ||||||
|
Kordobako kaliferriaren ondorengo erresuma hau lehendabiziko hiru hamarkadetan (1018–1038) Banu Tujibi leinuak gobernatua izan zen. Banu Hud leinuak ordezkatuak, hauek Valentzian zegoen El Cid eta Gaztelako Erresuma aliatu zituzten almorabideen aurka burujabetasuna mantentzeko. 1100ean El Cid hil zenean, almorabideek Valentzia konkistatu zuten eta Ebroko haranean dagoen Barbastroraino ailegatu ziren. Banu Hud leinuak maiatzera arte eutsi zuen[1]. Azken erregea zen Abd-al-Malik Imad ad-Dawlak Alfontso I.a Nafarroakoa aliatu zuen eta, zenbait urtez, Rueda de Jalónen mantendu zuen bere taifa.
Bere jaraunspen nagusia, arte munduan, Aljaferia jauregia izan zen eta, filosofia arloan, berriz, lehendabiziko andalustar eskola sortu zuten, bertokoa zen Avempacek zuzenduta[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.