From Wikipedia, the free encyclopedia
Abu Jafar Ahmad al-Muqtadir bi-Llah ibn Sulayman ibn Hud al-Judhami (arabieraz: أبو جعفر أحمد "المقتدر بالله" بن سليمان ; 1082 hila) Zaragozako taifako seigarren errege independentea (1046-1081) izan zen, Banu Hud leinuko bigarrena.[1] Al-Muqtadir bi-llah (Allahren laguntzari esker boteretsua) titulua bereganatu zuen.
Ahmad al-Muqtadir | |||
---|---|---|---|
1046 - 1082 ← Al-Mustain I.a - Yusuf al-Mutaman → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sarakusta (en) , ? | ||
Herrialdea | Zaragozako taifa | ||
Heriotza | Sarakusta (en) , 1082 (egutegi gregorianoa) ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Al-Mustain I.a | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Banu Hud (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria |
1038an Al-Mustain I.ak agintea lortu zuenean, semeen artean zatitu zuen taifa: Lleidan Yusuf al-Mudhaffar, Huescan Lubb, Tuteran Mundhir, Calatayuden Muhammad eta Zaragozan, erregeorde moduan, Ahmad al-Muqtadir.[2] 1047an hil zenean, semeak haien artean borrokatu zuten boterea lortzeko. Al-Muqtadir hiriburua izanik, 1051rako hegemonia lortu zuen. Hala ere, Yusufek 1078ra arte iraun zuen Lleidan.
Al-Muqtadirren agintaldian, taifak bere urrezko aroa bizi zuen eta Aljaferia jauregia orduko andalustar intelektualen egoitza bihurtu zen. Politikoki Mediterraneoraino hedatu zituen bere mugak, 1076an Tortosa eta Deniako taifak barneratzeaz gain, Valentziako erregea bere basailu ere bihurtu baitzuen.
Errege kristauekin harreman zailak izan zituen: Tutera, Soria eta Guadalajara aldean Ramiro I.a Aragoikoa, Antso V.a Ramirez eta Alfontso VI.a Gaztelakoa borrokatu zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.