From Wikipedia, the free encyclopedia
Za one koji ne mogu da govore 2013ko Jasmila Žbanić bosniar zinema zuzendariaren filma da. Nazioartean ingelesezko izenburuarekin banatu zen (For Those Who Can Tell No Tales), adibidez Donostiako Zinemaldian izan zenean.[1]
Za one koji ne mogu da govore | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2013 |
Izenburua | For Those Who Can Tell No Tales |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa serbiera Bosniera |
Jatorrizko herrialdea | Bosnia-Herzegovina |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 72 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jasmila Žbanić (en) |
Gidoigilea(k) | Jasmila Žbanić (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jasmila Žbanić (en) |
Edizioa | Yann Dedet |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Bosnia-Herzegovina |
Kym turista australiarrak Bosniara bidaiatzea erabakiko du. Bidaia-gidak Bosnia eta Serbia arteko mugan dagoen historiaz beteriko Visegrado herriraino eramango du. Hango zubi famatua ikusiko ditu, baina etxera itzultzean konturatuko da Visegraden krimen ikaragarriak gertatu zirela Bosniako Gerran (bortxaketak barne), eta haien arrastorik ez dagoela gidan... bai ordea, beharbada eta orain konturatzen denez, bere barruan ezkutuan itsatsita. Era berean, Kym konturatuko da agian egiten duena tanaturismoa dela, heriotzaren turismoa.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.