From Wikipedia, the free encyclopedia
Yayoi Aroa (japonieraz: 弥生時代 Yayoi jidai ) Harri Aroan Japonian izandako aro bati deritzo, K.a. 300 urtetik K.o 300 urtera luzatu zena. Arkeologoek kultura horren lehen aztarnak aurkitu zituzten Tokioko auzotik datorkio izena. Yayoi Aroaren ezaugarri nagusiak zeramika estilo berrien agerpena eta arrozean oinarritutako nekazaritza intentsiboaren garapena dira. Brontzean eta burdinan oinarritutako metalurgia teknikak ere agertu ziren garai horretan. Klaseetan egituratutako gizartea garatu zen. Jōmon Aroaren ondoren garatutako kultura izan zen, eta Kyūshū hegoaldetik Honshū iparralderaino hedatu zen.
Japoniako historia |
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.