intsektu espeziea From Wikipedia, the free encyclopedia
Xylota segnis sirfidoen familiako intsektua da.
Xylota segnis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Diptera |
Familia | Syrphidae |
Generoa | Xylota |
Espeziea | Xylota segnis Linnaeus, 1758 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Xylota izenak "zurezkoa" esan nahi du grezieraz eta segnis izenak "alferra" latinez. Zuraren koloreko intsektu alferra esan nahi du, izan ere intsektu hau hostoetan edo enborrean pausatuta ikusten baita eta nekez ikusten da hegan[1].
10-14 mm inguruko luzera du eta 7-9,5 mm-ko hegalak. Begi handiak ditu, marroi-gorrixka kolorekoak, eta toraxa gris-berdexka da eta ile hori txiki ugari ditu. Abdomena luzea eta estua da, beltza oinarrian eta orban gorrixka zabala du[2].
Hankak beltzak eta horiak dira txandakatuta.
Bi edo hiru belaunaldi izan ditzake urtean zehar. Helduak apirila eta iraila artean ikusten dira eta hostoen gainazaleko polen anemofiloaz elikatzen dira[3]. Ez dira loreetan ikusten.
Beldarrak deskonposatzen ari den zuhaitzen izerdiaz elikatzen dira. Gizakiaren izerdiaz elikatzen ere ikusi izan dira. Beldar egoeran hibernatzen dute eta udaberrian eratzen da pupa.
Eremu paleartikoan[4] eta neartikoan[5] hedaturik dago. Europatik hasi eta Errusian barrena Japoniaraino iristen da, eta Kanada ekialdean eta Estatu Batuetako ipar-ekialdean ere bizi da.
Basoetan zuhaitzen azpiko sasietan aurkitzen da[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.