Modu kolaboratiboan editatutako ezagutza datu base askea From Wikipedia, the free encyclopedia
Wikidata elkarlanean sortutako datu-base eleanitz bat da, Wikimedia Fundazioak kudeatua. Wikidataren xedea da iturri bateratu bat eskaintzea zenbait datutarako (adibidez, pertsonen jaiotegunak eta jarduerak, edo Wikipediako artikulu bat nola den beste hizkuntzen Wikipedietan (hizkuntzen arteko loturak). Informazio hori Wikimediaren proiektuetan erabiltzen da gero, adibidez Wikipedian.[1][2] Wikipediako artikulu askotan goian eskuinaldean hainbat daturekin agertzen den infotaula, kasu askotan automatikoki sortu izan da artikulu horri buruz Wikidatan dagoen informazioarekin.
Wikidata | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Wikidata editoreak eta Wikimedia Deutschland (mul) |
Egilea(k) | Wikimedia community (en) eta Wikidata editoreak |
Sorrera-urtea | 2012 |
Honen izena darama | wiki eta datu |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | eleaniztuna |
Software motorea | Wikibase eta MediaWiki |
Egile-eskubideak | copyright, egile-eskubideen titularrak jabari publikoari eskainia eta copyrightduna |
Lizentzia | CC0, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatugabea eta Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0) |
Deskribapena | |
Honen parte da | web semantiko Linked Open Data cloud diagram (en) |
Kokapena | |
Jabea | Wikimedia Fundazioa |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Wikimedia Deutschland (mul) eta Wikimedia Fundazioa |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | mezu pribatu, Wikibase eta semantic technology (en) |
Argumentu nagusia | Datu Lotu Irekiak |
Historia | |
Gertaera nabarmenak | 2015eko urriaren 29a urteurren QID milestone (en) 2016ko urriaren 29a urteurren aurkezpen — Berlin |
Jasotako sariak | |
wikidata.org | |
Bideoa | YouTube |
Wikimediatik kanpo ere edonork kontsulta dezake Wikidata, baita informazio hori erabili gero domeinu publikoko CC0 lizentziarekin.
Wikibase softwarea erabiliz funtzionatzen du Wikidatak.
Antzekoa da Wikimedia Commons zerbitzua, kasu honetan osagaiak ez dira datuak, argazki eta multimedia baizik, Commonsen gordetzen baitira Wikimedia proiektu guztietarako eskuragarri dauden argazki, dokumentu, irudi, infografia, audio eta bideo fitxategiak.
« | Gizakiok irakur eta uler dezakegun formatu batean argitaratu ohi dugu ezagutza, Wikipedia bezalako entziklopedia batean, esaterako. Edozein entitateren inguruan dakiguna hor dugu eskuragai. Datu Lotuak (Linked Data), aldiz, web semantikoa deritzon horretan erabiltzen dugun formatua da, gizakiok nahiz makinek ulertzen dutena. Pil-pilean dagoen gaia dela esan daiteke, alor gero eta gehiagoko datuak web semantikoaren bitartez eskuragarri baitaude. Orain dela hamar urte, Wikidata sortu zen, Wikipediaren ahizpa, eta, azken hori ez bezala, makinek irakur eta interpreta dezaketen baliabidea da. Entitateen deskribapenak biltzen ditu Wikidatak, formatu egituratu eta estandarizatu batean, eta elkarrekin lotu; lotura horiek grafo gisa irudika daitezke, eta horregatik ezagutza-grafo deitzen diogu horrela sortutako datu-multzoari. Beste hainbat baliabidetan ezagutza egituratzeko teknologia berberak ditugu, baina Wikidatak bi ezaugarri ditu, beste guztietatik bereizten dutenak: alde batetik, ezagutza-grafo librerik handiena da gaur egun, eta bestetik, edozein sar daiteke edukiak osatu edo aldatzera. | » |
—David Lindemann: "Euskaraz Wikidataz aritzeko lehenengo ahalegin koordinatua da ikastaro hau", 2023ko uztailaren 7a[3] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.