arkitekto italiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Vittorio Gregotti (Novara, Italia, 1927ko abuztuaren 10a - Milan, Italia, 2020ko martxoaren 15a) italiar arkitektoa izan zen.
Vittorio Gregotti | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Novara, 1927ko abuztuaren 10a |
Herrialdea | Italia |
Heriotza | Milan, 2020ko martxoaren 15a (92 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a |
Hezkuntza | |
Heziketa | Polytechnic University of Milan (en) |
Hizkuntzak | ingelesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, unibertsitateko irakaslea eta erredaktoreburua |
Lantokia(k) | Milan Venezia Lisboa eta Bartzelona |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Zientziaren eta Arteen Europar Akademia Académie d'architecture (en) Accademia di San Luca Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Mugimendua | neorationalism (en) |
Arkitektura-ikasketak egin zituen Milango Politeknikoan (1952). Casabella-continuità arkitektura-aldizkarian erredaktore gisa hasi zen lanean, eta Architetti Associati izeneko arkitektura-estudioa sortu zuen Milanen, Lodovico Meneghettirekin eta Giotto Stoppinorekin. Talde horren lan aipagarrietako bat Cameriko etxebizitza-eraikuntza (1956-1957) izan zen, eraikuntzak dituen villa klasikoen ezaugarriengatik.
1969an, etxebizitza-sail bat egin zuen Palermoko Unibertsitaterako, eta Zen auzoko lehiaketetan garaile atera zen hiri hartan bertan. 1982ko Berlingo Eraikuntzaren Nazioarteko Erakusketarako, etxebizitza-sail bat egin zuten Gregottik eta laguntzaileek. Lan horretan, inoiz baino nabariagoa izan zen fabriketako estetikaren erabilera.
Estudioko zuzendari izateaz gainera, Rassegna aldizkariaren zuzendari izan zen 1980tik aurrera, eta Casabella-continuità aldizkariarena, 1982tik aurrera.
Idatzi dituen lanen artean, aipagarria da, besteak beste, Il territorio dell'architectura.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vittorio Gregotti |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.