Remove ads
udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia
Novara[1] (piemonteraz: Noara; lombardieraz: Nuara) Italiako ipar-mendebaldean dagoen Piemonte eskualdeko udalerria eta Novarako probintziako hiriburua da. Agogna eta Terdoppio ibaien artean dago, Milandik 50 km mendebaldera. 105.574 biztanle ditu[2] (2012) eta eskualdeko bigarren hiririk populatuena da, Turinen ondoren.
Novara | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Italia | ||
Italiako eskualdeak | Piemonte | ||
Probintzia | Novarako probintzia | ||
Posta kodea | 28100 | ||
ISTAT kodea | 003106 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 45°27′N 8°37′E | ||
Azalera | 103,05 km² | ||
Altuera | 162 m | ||
Mugakideak | Cameri, Galliate, Garbagna Novarese, Nibbiola, Romentino, San Pietro Mosezzo, Caltignaga, Granozzo con Monticello, Trecate eta Casalino | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 101.257 (2023ko urtarrilaren 1a) −2.926 (2018) | ||
Dentsitatea | 983 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0321 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Chalon-sur-Saône, Koblentza eta Haskovo (en) | ||
Katastro kodea | F952 | ||
Sailkapen sismikoa | 4 (Oso txikia) | ||
Matrikula | NO | ||
comune.novara.it |
Erromatarren okupazio garaian Novaria izena izan zuen. K.a. 49an, Julio Zesarrren agintaldian, municipium bilakatu zen. V. mendean suntsitua izan zen. 1110ean Henrike V.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreak hiria erre zuen. 1167an Lonbardiako Ligan sartu zen. Utrechteko Itunaren ondorioz (1714), Milanerriarekin batera, Austriaren eskura pasatu zen. 1738an Savoiako etxearen menpe gelditu zen. Novarako gudua (1849) erabakigarria izan zen Italiako Lehen Independentzia gerran, Josef Radetzky buru zuen austriar armada piemontear indarrei nagusitu baitzitzaien[3].
Hiriko eraikinik aipagarrienak hauek dira[3]:
Nekazaritza merkatu garrantzitsua da, arrozarentzat bereziki. Industriari dagokionez, kotoi eta zetaren manufaktura, kimikagintza, inprimagintza eta elikagaien transformazioa (gazta, galletak) dira aipagarrienak[3].
Novara Calcio herriko futbol taldea Serie A mailan ibilitakoa da.
Novarak honako hiri senidetuak ditu:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.