From Wikipedia, the free encyclopedia
Vinland bikingoek 1000 urte inguruan Ipar Amerikari emandako izena da.
Historialari gehienek bikingoak Kristobal Kolon baino bost mende aurrerago Amerikara ailegatu zirela uste dute[1]. 1960an adituek eskandinaviar kolonizazioaren aztarna arkeologiko bakarra topatu zuten[2], Ternuako iparraldeko muturrean dagoen L'Anse aux Meadowsen hain zuzen ere. Hala ere, egungo adituek leku hau berez ez zela Vinland baizik eta eskualde honen sarrera uste dute[3][4]
Etimologikoki Vinland hitza bi moduan ulertua izan da: teoria tradizionalak Vínland "ardoaren lurra" esan nahi duela dio, baina teoria modernoaren aburuz Vinland-ek "larreen lurra" esan nahi du.
Bikingoen Vinlanderako bidaien iturri nagusiak islandiar saga bi dira, Eiríks saga rauða edo Erik Gorriaren saga eta Grœnlendinga saga edo groenlandiarren saga hain zuzen ere. Bi saga hauek ahozko tradizioan mantendu zituzten 250 urtez eta, idatzi zituztenean, historia lanak ez ezik literaturazkoak ere izan ziren. Saga bietan Bjarni izeneko marinel bat agertzen da, Groenlandiarako bidean zegoela itsasoan galtzen dena. Groenlandiarren sagan Bjarni Herjolfsson eta Erik Gorriarenean Bjarni Grimolfsson izenak ditu baina bietan Amerika edo Vinland topatzen du.
Erdi Aroko geografoek bere mapetan lurralde hau margotu zuten, lehendabizikoa 1075ean Adam Bremengoa Descriptio insularum Aquilonis bere lanean izanik. Svend II.a Danimarkakoak alemaniar geografoa jakinaren gainean ipini zuen[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.