Viljandi
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Viljandi (estonieraz ˈʋilʲˑjɑnʲˑdi ahoskatua; alemanez: Fellin; polonieraz: Felin) Estonia hegoaldeko hiri bat da, Viljandi konderriko hiriburua. Hiri ederra izateaz gain, kultura-ondare aberatsa dauka.
Viljandi Viljandi | |||
---|---|---|---|
city (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Estonia | ||
Konderria | Viljandi | ||
Alkatea | Madis Timpson (en) | ||
Izen ofiziala | Viljandi Феллин | ||
Jatorrizko izena | Viljandi | ||
Posta kodea | 71020 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 58°21′48″N 25°35′44″E | ||
Azalera | 14,62 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 17.353 (2023ko urtarrilaren 1a) 109 (2022) | ||
Dentsitatea | 1.183 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1263 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Valmiera, Plungė (en) , Ahrensburg, Eslöv udalerria, Porvoo, Ternopil eta Kretinga (en) | ||
Matrikula | D | ||
http://www.viljandi.ee |
14,6 km²-ko azalera dauka Viljandik; 2010. urtean 19.150 biztanle zituen, Estoniako seigarren hiririk handiena biztanleriari dagokionez.
Agirietan 1283. urtean jaso zuten lehenengoz Viljandiren berri, Gilen Endorpekoak hiri-izaera eman zionekoa. Herria bera lehenagotik ere bazen: 1211. urtean, alemanek, letoniarrek eta livoniarrek osatzen zuten armadak Viljandiko estoniarren gotorlekua setiatu zuten. 1223. urtean Ezpataren Anai Livoniarrek gotorlekua eskuratu zuten, estoniarrei eta errusiarrei kenduta. Hurrengo urtean gotorlekuaren beste aldean gaztelua eraiki zuten: eskualde Baltikoko gaztelurik handienetarikoa zen: hurrengo mendeetan moldatzen joan ziren, zaharberrituz eta berreraikiz.
Viljandi Hansako Ligan sartu zen XIV. mende hasieran, eta gaur egun ere, Ligako Estoniako bost udalerrietariko bat da.
1783. urtean, Iparraldeko Gerra Handiaren ostean, errusiarrek hiriari autonomia kendu zioten, eta Viljandi barruti bihurtu zuten. Garrantzia hartzen hasi zen, bai politikoki, bai ekonomikoki: eskulanak, merkataritza eta kultura sustatu zituzten.
|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.