angolar politikaria eta ekonomialaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Vera Daves, jaiotzaz Vera Esperança dos Santos Daves De Sousa (Luanda, Angola, 1984ko maiatzaren 18a) angolar politikaria eta ekonomialaria da, eta Angolako Gobernuko Finantza ministro izendatu zuten 2019an.
Vera Daves | |||
---|---|---|---|
2019ko urriaren 8a - ← Archer Mangueira (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Luanda, 1983ko maiatzaren 18a (41 urte) | ||
Herrialdea | Angola | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Catholic University of Angola (en) | ||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ministroa, ekonomialaria eta politikaria | ||
Parte-hartzailea
|
Luandan jaio zen 1984an eta Ekonomian graduatu zen Angolako Unibertsitate Katolikoan.[1][2]
Tokiko banku bateko ikerketa-burua izan zen 2011n, eta finantzei eta ekonomiari buruzko telebistako ohiko iruzkingile bihurtu zen. Kapitalen Merkatuko Batzordeko buruak, Archer Mangueirak, telebistan ikusi zuen eta Batzordean parte hartzera gonbidatu zuen.[1][3] Batzordeko administratzaile exekutiboa izan zen 2014. urtetik 2016. urtera, eta Mangueira ordezkatu zuen 2016. urtean batzordeburu gisa.[4][2]
Alves da Rocha ekonomi-irakaslearekin finantza publikoei buruzko liburu baten egilekidea da.[1][3]
Angolako Finantza eta Altxorreko Estatu Idazkaria izan zen, João Lourenço presidenteak 2019ko urriaren 8an Finantza ministro izendatu baino lehen, 35 urte zituela. Kargua hartu zuen lehen emakumea izan zen. Izendatu baino lehentxeago, MPLA alderdi agintariaren Buro Politikoarekin bat egin zuen kongresu berezi batean.[1][3][4][2][5] "Oso teknika diziplinatua, ondo prestatua eta trebea" dela esaten da.
Kargua hartu zuenean, Afrikako bosgarren handiena zen herrialdeko ekonomia berregituratzeko agindu zioten.[4] 2020ko martxoan iragarri zuen herrialdea atzeraldian zegoela, eta Ogasun Ministerioa Estatuko Aurrekontu Orokorrak berrikusten ari zela, COVID 19ren pandemiaren eraginagatik.[6][7] Apirilean iragarri zuen bertan behera uzten zirela petrolioaren prezio murriztuak eta pandemiak finantza publikoetan zuen eraginak bermatzen ez zituzten kontratu guztiak.[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.