Vareia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Vareia beroien antzinako hiria izan zen, Erromak konkistatua izan zena. Gaur egungo Logroño hiriko Varea auzoan aurkitzen dira haren aztarnak[1]. 1994an Kultur Ondasuna izendatua izan zen[2].
Datu azkarrak Datuak, Eskualde historiko ...
Vareia | |
---|---|
Vareiako aztarna erromatarrak | |
Datuak | |
Eskualde historiko | Hispania |
Erromatar Inperioko probintziak | Hispania Tarraconensis |
Conventus iuridicus | Komentu zesaraugustoarra |
Koordenatuak | 42°27′39″N 2°24′24″W |
Historia | |
Garaia | K.a. I mendea |
Uztea | K.o. V mendea |
Kultura | Beroiak, Erromatarrak |
Itxi
Beroien hiriburua zen eta erromatarren garaian ibai portu garrantzitsua bihurtu zen, Ebro ibaiaren sorreratik gertuen zegoen merkatalgunea izan zen[3]. Vareiatik galtzada garrantzitsuak ateratzen ziren, iparraldeko eta goi-ordokiko hiri garrantzitsuenak Mediterraneoko hiriekin harremantzea ahalbidetuz.