Van (aintzira)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Van[1] (turkieraz: Van Gölü, armenieraz: Վանա լիճ) Turkiako aintzirarik handiena da, eta herrialdearen ekialdeko muturrean dago. Sumendi jatorriko ur gaziko aintzira bat da, bere urentzako irteerarik gabe, bere emaria, inguruko mendietatik jaisten diren ibai ugarietatik jasotzen duena. 120 kilometroko luzera eta 80ko zabalera du, eta 3755 kilometro karratuko azalera hartzen du. Garaierari dagokionez, itsasoaren mailatik 1.719 metrora dago. Bere ekialdeko ertzean, Van dago Van probintzia turkiarraren hiriburua dena.
Van (aintzira) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.640 m |
Mota | salt lake (en) , turismo-atrakzioa, soda lake (en) eta tectonic lake (en) |
Luzera | 120 km |
Zabalera | 80 km |
Azalera | 3.755 km² |
Sakonera | 171 m |
Bolumena | 607.000 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°38′00″N 42°49′00″E |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Van probintzia |
Hidrografia | |
Betebidea | |
Erresidentzia denbora | 145 a |
Arroaren azalera | 12.500 km² |
Aintzira, Pleistozeno garaiko uneren batean eratu zen, Nemrut sumendiaren laba koladek Mus lautadarako mendebalderako irteera itxi zutenean. Gaur egun lo, sumendia, aintziraren mendebaldeko ertzaren ondoan dago, eta aktibitaterik gabeko beste sumendi bat nagusi da iparraldeko zatian.
Aintzirako urak, aberatsak dira sodio karbonatoan eta lurrinketa bidez ateratako beste gatz batzuetan, garbigarri bezala erabiltzen direnak.
Aintzira, nekazal eremuez inguratuta dago, fruta-arbolez eta labore zelaiekin.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.