![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4a/Salar_Uyuni_au01.jpg/640px-Salar_Uyuni_au01.jpg&w=640&q=50)
Uyuniko gatzaga
From Wikipedia, the free encyclopedia
Uyuniko gatzaga[1] (gaztelaniaz: Salar de Uyuni), Tunupako gatzaga ere deitua, gatzezko basamortua da, munduko handiena. Boliviako Altiplanoan dago, Potosíko departamenduan, 3.661 metroko garaieran.[2] 10.582 kilometro koadroko eremua hartzen du.[3]
Uyuniko gatzaga | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.661 m |
Mota | Gatz-lautada eta turismo-atrakzioa |
Luzera | 140 km |
Zabalera | 110 km |
Azalera | 10.582 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 20°20′00″S 67°42′00″W |
Estatu burujabe | ![]() |
Boliviaren banaketa administratiboa | ![]() |
Hidrografia | |
Betebidea |
![Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/87/Ikusgela-logoa.png/40px-Ikusgela-logoa.png)
Duela 40.000, urte aintzira handi bat zegoen han: haren ura lurrundutakoan, gatz-lautada sortu zen. Gatz geruzak 120 metroko sakonera du; guztira, hamar mila milioi tona gatz duela kalkulatzen da. Gatz hori ustiatu egiten da: urtero 25.000 bat tona gatz ateratzen dira, baita boro, potasio, magnesio eta litio ugari ere. Hain zuzen ere, munduko litio-erreserba handienetako bat da.[4]
Turistentzako jomuga desiragarria ere bada, Boliviako lekurik bisitatuenetako bat baita, urtean 60.000 bisita baititu. Azaroa inguruan joaten da turista gehien, izan ere, garai horretako euriek ur-geruza fin batez estalita uzten dute gatz-lautadaren zati handi bat. Itxura magikoa hartzen du orduan. Gainera, sasoi horretan hiru flamenko-espezieren ugalketa-leku ere da. Bestalde, ikusgarriak dira halaber lautadaren erdiko Isla del Pescado uharteko kaktus erraldoiak, 10 metrorainokoak.[4]