Uvs aintzirako arroa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Uvs aintzirako arroa (mongolieraz: Увс нуурын хотгор, Uws nuuriin hotgor) asiar arro endorreiko bat da, gehienbat Mongoliako Hövsgöl, Uvs eta Zavkhan probintzietan, eta zati txiki bat Errusiako Tuvako Errepublikan dagoena. 2003. urtean Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen, eta 898.063,5 ha-ko eremu babestua eta 170.790 ha-ko errespetu-eremua hartzen dituen mugaz gaindiko gunea da.[1]
Uvs aintzirako arroa | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | Sakonune endorreiko |
Azalera | 70.000 km² |
Eponimoa | Uvs aintzira |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 50°20′17″N 92°45′27″E |
Honen parte da | Uvs Nuur Basin (en) ![]() |
Estatu burujabe | ![]() |
Errusiako errepublikak | ![]() |
Municipal district | Mongun-Tayginsky District |
Uvs aintzira da arro horren erdigunea. 700.000 km²-ko eremua hartzen du, eta eurasiar estepako ondoen kontserbaturiko guneetako bat hartzen du. Eremu horretan, iparraldeko basamortuak hegoaldeko tundrarekin elkartzen dira. Uvs Nuur aintziraz gain, arroak beste aintzira txiki batzuk hartzen ditu, horien artean Üüreg Nuur aintzira, 1.450 metroko altitudean dagoena.