Ushuaia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ushuaia Argentinako hegoaldean dagoen hiria da, Tierra del Fuegoren hiriburua dena. Munduan hegoaldeen dagoen hiria da.[1]
Ushuaia Ushuaia | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Argentina |
Probintzia | Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak |
Posta kodea | V9410 |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°48′26″S 68°18′16″W |
Azalera | 23 km² |
Altuera | 5 |
Demografia | |
Biztanleria | 82.615 (2022) 25.659 (2010) |
Dentsitatea | 3.592 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1884ko urriaren 12a |
Telefono aurrizkia | 2901 |
Ordu eremua | UTC−03:00 |
Hiri senidetuak | Nuuk, Punta Arenas, Santos, Eilat, Utqiaġvik eta Ovindoli |
Hizkuntza ofiziala | gaztelania |
http://www.ushuaia.gov.ar/ www.ushuaia.gov.ar/ |
Beagle kanalaren ertzean dago. Ushuaiako badia Tierra del Fuegoren irla nagusian dago eta Martial mendikateak inguratzen du. Nazioarteko Erakunde Hidrografikoak egiten duen itsasoen sailkapenaren arabera Pazifikoan dagoen portu argentinar bakarra da.
Probintzia bereko Río Grande 120 km-ra dago Ushuaiatik, Punta Arenas 251 km-ra eta Buenos Aires 2377ra.
1884. urtean sortu zen hiria.
Duela hamaika mila urte iritsi ziren iparretik lehen biztanleak, tehueltxeekin lotura zutenak eta ona zein haush herrien aurrekariak izan zirenak. Geroago, mendebaldeko artxipelagoetatik itsasoko nomada deitutakoak iritsi ziren, yamana eta kawesqar herriak.
Datu klimatikoak (Ushuaia, 1961−1990) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 15.0 | 14.1 | 12.4 | 9.8 | 6.3 | 4.6 | 4.5 | 6.1 | 8.8 | 11.1 | 12.9 | 13.4 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 10.3 | 9.5 | 7.6 | 5.7 | 3.1 | 1.7 | 1.6 | 2.4 | 4.3 | 6.5 | 8.3 | 9.1 | 5.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5.7 | 5.2 | 3.5 | 2.1 | 0.1 | −1.3 | −1.4 | −1.0 | 0.5 | 2.3 | 3.9 | 4.9 | 2.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 30.7 | 33.2 | 47.8 | 49.7 | 54.5 | 54.7 | 46.2 | 60.7 | 39.5 | 34.6 | 35.4 | 41.0 | 528.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13 | 13 | 14 | 12 | 11 | 12 | 12 | 11 | 13 | 12 | 12 | 11 | 146 |
Hezetasuna (%) | 79 | 79 | 81 | 83 | 83 | 82 | 84 | 83 | 79 | 75 | 74 | 74 | 79.7 |
Iturria (1): World Meteorological Organisation (UN) | |||||||||||||
Iturria (2): Servicio Meteorologico Nacional[2] |
Hainbat ekipamendu garrantzitsu ditu Ushuaiak: Zerrategiak, arrain kontserbak, itsas portua, petrolio findegiak eta aireportua, besteak beste.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.