From Wikipedia, the free encyclopedia
Vienako Orkestra Filarmonikoaren Urteberri eguneko kontzertua, Urteberri egunean, Vienan izaten den kontzertu bat da. Mundu osoan zehar transmititua izaten da, 1.000.000.000 pertsona inguruko ikuslego batentzako 54 herrialdetan.
Urteberri eguneko kontzertua | |
---|---|
Jatorrizko izena | (de) Neujahrskonzert der Wiener Philharmoniker |
Mota | urteroko gertakizun |
Indarraldi | 1939ko abenduaren 31 - |
Egun | urtarrilaren 1 |
Kokaleku | Musikverein |
Herrialdea | Austria |
Interpretatzailea | Vienna Philharmonic Orchestra (en) |
Genero artistikoa | musika klasiko |
Webgune | wienerphilharmoniker.at… |
Hashtag | #ConcertDuNouvelAn eta #Neujahrskonzert |
Orkestrak jotzen duen musika, Strauss familiarena da batipat Johann Strauss I.a, Johann Strauss II.a, Josef Strauss eta Eduard Straussena Musikverein kontzertu-aretoa apaintzen duten loreak, Italiako Liguria eskualdeko San Remo hiriak eginiko urteroko oparia dira.
Kontzertua beti amaitzen da ohiko programatik kanpoko hainbat musika lan joz. Musikariek, orduan, urte berri ona opa diete ikus-entzuleei, eta Danubio Urdina —Johann Strauss II.ak sortua— eta Radetzki Martxa —Johann Strauss I.ak sortua— jotzen dituzte, kontzertua bukatzeko. Azken lan hontan, publikoak konpasaren martxa txalo bidez jarraitzen du, eta zuzendaria eurengana itzultzen da zuzentzeko, orkestra zuzendu ordez. Azken urteetan, behin baino ez da hautsi ohitura: 2005ean. Urte horretan, 2004ko Indiako ozeanoko itsasikararen biktimenganako begiruneagatik, kontzertua Danubio Urdina valsarekin amaitu zen.
Kontzertu hau, lehenengo aldiz, 1939ko urte zahar egunean eman zen, Clemens Krauss zuzendari bezala zegoelarik. 2006an, lehenengo aldiz, Strauss familiakoek sortutakoa ez zen musikalan bat jo zen: Wolfgang Amadeus Mozarten Figaroren Ezkontzak operako obertura. Urte askoan, PBS izan da kontzertua AEBrentzako transmititu duena.
2006an hasita, Afrikako herrialde batzuek (Botswana, Lesotho, Malawi, Mozambike, Namibia, Zambia eta Zimbabwe) eta Latinoamerikako beste batzuek (Ekuador, Bolivia, Txile, Uruguai eta Mexiko) euren herritarrentzat transmititzen dute.
2007an, lehenengo aldiz, dantzari bikote batek Danubio Urdina valsa nola dantzatzen zuen ikusi ahal izan zen, orkestraren egoitzaren gela eta pasabideetan, kontzertuetako gela nagusian amaitzeko, orkestra zuzendaria agurtuz. Lucia Lacarra euskalduna eta Cyril Pierre bere senarra izan ziren. 1987 arte, zuzendari zehatz bat zuen, hau hil edo erretiratzean, beste batek bere lekua hartzen zuen arte. Baina, ordutik, urtero aldatu egiten da orkestraren zuzendaria. Munduko zuzendaririk onenen artean aukeratzen da.
Wiener Hofburg Orchester orkestrak, bere ohiko kontzertuak urte zahar eta Urteberri egunean Wiener Hofburgen gela handietan antolatzen ditu
Programan, Johann Straussen opereta eta vals ospetsuenak agertzen dira. Baita Emmerich Kalman eta Franz Lehárrenak ere. Azkenik Mozarten operetako ariak ere agertzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.