![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/87/SantaCruz-Upsala-P2140135b.jpg/640px-SantaCruz-Upsala-P2140135b.jpg&w=640&q=50)
Upsala glaziarra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Upsala glaziarra (gaztelaniaz: Glaciar Upsala) Argentinako Patagoniako hego-ekialdean, Santa Cruzko probintzian, Txileko mugatik hurbil, dagoen glaziarra da. Glaziarren Parke Nazionalaren barnean dago. 53,7 kmko luzera eta 10 kmko zabalera dauzka, eta 765 km²ko eremua hartzen du. Hormek 60-80 m arteko garaiera dute. Hego Amerika osoko bigarren glaziarrik handiena da, Pio XI.aren ondoren. Eskualdea esploratu zuen Klaus August Jacobsonek eman zion izena, ikasketak Upsalako unibertsitatean (Suedia) eginak zituelako.
Upsala glaziarra | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | glaziar |
Eponimoa | Uppsala |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 49°45′37″S 73°16′31″W |
Mendikatea | Andeetako Patagonia |
Babestutako-eremua | Los Glaciares Bernardo O'Higgins National Park (en) ![]() |
Bokalea () | Lago Argentino |
Perito Moreno bezala, Hego Patagoniako izotz-zelaian du sorburua eta Lago Argentinoraino iristen da. Azken urteetan atzerakada nabarmena izan du; 1997 eta 2003 artean 13,4 km²ko eremua galdu zuen[1], eta beste 3 km² 2002tik 2013ra[2]. Aditu askoren arabera, atzerakada hoti berotze globalaren adierazlea da[1].