From Wikipedia, the free encyclopedia
UEFAko Nazioen Liga (ingelesez: UEFA Nations League), Nazioen Liga ere deitua, UEFAko selekzio nazionalek bi urtero jokatzen duten futbol txapelketa bat da.[1] 2018-2019 denboraldian hasi zen jokatzen eta txapelketa FIFAren nazioarteko datetan jokatzen da, lagunarteko partidak ordezkatuz.[2]
Bere lehenengo jardunaldian, UEFAko Nazioen Ligak 4 maila ditu: lehehengo biak 12 taldez osatuak daude, hirugarren mailak 15 talde ditu eta azkenekoak 16. Taldeen fasean 4 talde daude maila bakoitzean eta denak denen aurka, joan eta itzulian jokatzen dute. FIFAren nazioarteko 6 datetan jokatzen dira, 2018ko irailetik aurrera.[3]
Lehenengo mailako talde bakoitzeko irabazleak azken fasera sailkatuko dira; bigarren, hirugarren eta laugarren mailako talde bakoitzeko irabazleak mailaz igoko dira eta lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetako talde bakoitzeko azken taldeak mailaz jaitsiko dira.
Partaideak UEFAko kide diren 55 herrialdeak izango dira:
Denboraldia | Egoitza | Finala | 3. posturako lehia | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Txapelduna | Emaitza | Finalista | Hirugarrena | Emaitza | Laugarrena | ||||
2018-19 | Portugal | Portugal | 1-0 | Herbehereak | Ingalaterra | 0–0 (pen:6–5) |
Suitza | ||
2020-21 | Italia | Frantzia | 2-1 | Espainia | Italia | 2–1 | Belgika | ||
2022-23 | Herbehereak | Espainia | 0–0 (pen:5–4) |
Kroazia | Italia | 3-2 | Herbehereak |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.