Txomin Peillen
euskal idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Txomin Peillen Karrikaburu (Paris, 1932ko azaroaren 17a - Kanbo, 2022ko abenduaren 9a[1]) euskal idazlea eta euskaltzain osoa izan zen, Santa Grazi eta Baiona artean bizi izan zena.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Txomin Peillen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dominique Peillen |
Jaiotza | Parisko 18. barrutia, 1932ko azaroaren 17a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Baiona Urdatx / Santa Grazi |
Heriotza | Kanbo, 2022ko abenduaren 9a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, biologoa eta hizkuntzalaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza |
![]() ![]() |
Itxi
Bere bizitzan zehar liburu anitz idatzi zituen. Biologia irakaslea izana, gero euskara irakaslea, katedradun emerito izatera iritsi zen. Hamaika ikerketa lan egin zituen etnografiaz (bi beka) eta hizkuntzalaritzaz. Hamabi ipuin eta eleberri liburu argitaratu eta haientzat bost sari eduki zituen. Literatura umorezkoa, fantastikoa, politikoa, poliziakoa eta erotikoa landu zituen.
PEN euskal klubaren kide nabarmena eta haren ohorezko lehendakaria izan zen.