![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4b/Lightning3.jpg/640px-Lightning3.jpg&w=640&q=50)
Tximista
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tximista[1], halaber aire gaiztoa, argindar deskarga atmosferikoa da, hodeien artean, edo hodeien eta lurraren artean, gertatzen diren deskarga elektrikoen ondorioa da, oro har, ekaitz aldian, batzuetan baita sumendi erupzio eta hondar-ekaitzetan ere. Tximistak 60.000 m/s abiadura har dezake eta 30.000 °C tenperatura izatera irits, hain beroa, ezen lurra eta hondarra galda ditzakeen, fulgurita bihurtzeraino. Urtean 16 milioi trumoi-ekaitz izaten dira eta egunean 8 bat milioi tximistak lurra jotzen dute.
- "Tximist" hitzak artikulu honetara dakar. Pilak egiten zituen enpresa eta haren produktuen marka gaitzat dituena beste hau da: Cegasa.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4b/Lightning3.jpg/640px-Lightning3.jpg)
Trumoia haren alderdi akustikoa da. Tximistek forma asko izan ditzakete: sigi-sagakoa, adarkatua, arrosario erakoa, etab.