Europako txilinporta-espezie bat. 27 cm ingurukoa da, eta araldian gorputz arrea eta lepo gorrizta du. Euskal Herrian ugaltzen den txilinporta bakarra da From Wikipedia, the free encyclopedia
Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis) podicipedidae familiako ur-hegaztia da[1], aintziratan bizi dena. Eurasian eta Afrikan aurkitzen da.
Txilinporta txiki | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Podicipediformes |
Familia | Podicipedidae |
Generoa | Tachybaptus |
Espeziea | Tachybaptus ruficollis Pallas, 1764
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 13,7 g |
Zabalera | 42 cm |
Kumaldiaren tamaina | 3,7 |
Errute denbora | 20 egun |
Tamaina txikiko hegaztia da, 25-29 cm arteko luzera eta 40-45 cm arteko hego-zabalera ditu[2]. Gorputz borobiltsua du, buztanik gabea eta "S" itxulako lepoa dauka. Mokoa motza eta zuzena du. Harrek 135 eta 235 gramo artean poisatzen dute eta emeek 120 eta 235 gramo artean. Eme eta arren artean ez dago kolore diferentzia handirik, baina urtesasoiaren arabera aldatu egiten zaio lumaia.
Uda garaian kolore ilunak hartzen ditu, burua eta bizkarra beltzak dira eta lepoa gaztain kolorekoa. Sabelaldea argiagoa da. Mokoaren amaieran orban horixka deigarri bat izaten du. Neguan koloreak argitu egiten dira, buru eta bizkar arreak eta masail, lepo eta sabelaldea krema kolorekoak. Mokoa horia bihurtzen da[2].
Edozein motatako ekosistema urtarretan aurkitzen da, paduratan, ibaien alde lasaietan, aintzira txikietan eta baita artifizialki sorturiko urtegi eta ubideetan ere, betiere ur hondoetan landaretza aurkitzen badu[3].
Bakarka edo kolonia txikietan ugaltzen da. Uretan dauden landare flotatzaileak bilatzen ditu eta hauekin 60 cm-ko diametroa duen plataforma bat egiten du. 4-6 arrautza jartzen ditu, apirila eta ekainaren artean. 21 egun igarotzen ditu txitatzen eta arrak eta emeak tartekatzen dituzte lanak[2]. Txitak jaiotzen direnean gurasoen bizkarrean igotzen dira eta janari bila hasten dira[4]. 40 egun pasa ondoren txitak beren kabuz bizitzeko gai dira.
Txitak independizatu eta 15 egunetara berriz jartzen ditu arrautzak. Urtean bi edo hiru kumaldi izan ditzake[2].
Igerilari eta murgilari bikaina da eta uretako ornogabeak, arrain txikiak eta zapaburuak ehizatzen ditu. Elikagaia aurkitzeko metro asko egiten ditu igeri ur azpian[2].
1764 urtean Peter Simon Pallas alemaniarrak deskribatu zuen aurreneko aldiz eta Colymbus ruficollis izena eman zion[5]. Ruficollis izenak "lepo gorria" esan nahi du. 1787an John Lathamek Podicipediformes taldean sartu zuen eta 1853an Ludwig Reichenbachek Tachybaptus generoa sortu zuen (takys (ταχúς) "azkarra" eta baptos (βαπτός) "murgilaria")[5].
Bederatzi azpiespezie ditu:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.