Txikipedia:Ornodun
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ornodunak gorputzari eusteko barne-eskeletoa eta bizkarrezurra dituzten animaliak dira; ornoak bizkarrezurra osatzen duten hezurrak dira (hortik dator "ornodun" deitura).
Badirudi barne-eskeletoa nahiko azkar agertu zela eboluzioan. Barne-eskeletorik ez duten animaliei ornogabe deitzen zaie. Ornogabe gehiago daude ornodun baino, baina ezagutzen dituzun animalia handi guztiak ornodun dira.
Gaur egun, 50.000 ornodun-espezie baino gehiago daude; honela sailka daitezke:
Arrainak dira ornodunik zaharrenak. Arrain gehienek hezurrezko eskeletoa dute; hala ere, (marrazoek eta manta-arraiek hezurrak izan beharrean kartilagoak dituzte, hezurrak baino malguagoak. Arrainetan dago gainontzeko animalien jatorria, eboluzioaren bitartez.
Ugaztunak dira ornodunik konplexuenak. Amaren esneaz elikatzen dira hasieran, amaren gorputzaren barruan garatzen dira, eta ilea izaten dute. Ugaztunek burmuin garatuagoa izaten dute; horri esker, beste animalia-talde asko baino adimentsuagoak dira.