Txikipedia:Muskuilu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Muskuilua itsasoko animalia ornogabea da. Bereziki, itsasertzeko marearteko zein urpeko eremuetan bizi dira eta brankien bidez arnasten dute. Muskuiluak kusku izeneko bi atalez osatutako maskorra du (hortik kuskubiko izena) hainbat funtzioren artean, haren gorputz biguna babesteko balio duena. Obiparoak dira; hau da, ugaltzeko arrautzak jartzen dituzten animaliak dira.