Txikipedia:Itsaso
From Wikipedia, the free encyclopedia
Itsasoa ur gazizko eremu zabala da, ozeanoa baino txikiagoa. Hala ere, oso zaila da zehaztea zer den itsasoa eta zer ez den; izan ere, batzuetan, aintzira edo laku handiei ere itsaso deitzen zaie eta. Hori gertatzen da, adibidez, Kaspiar itsasoarekin. Gehienetan, Hedadura horren zatia, eskualde edo lurralde jakin baten ondoan aurkitzen den ozeano zatiari deitzen zaio itsaso. Adibidez, Euskal Herrian Bizkaiko itsasoa edo Kantauri itsasoa deitzen diogu gure itsasoari, baina, berez, Ozeano Atlantikoaren zati bat besterik ez da.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/24/Itsasoa.jpg/640px-Itsasoa.jpg)