Txikipedia:Menstruazio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Menstruazioa edo hilekoa ugaztun eme askok hilero baginatik izaten duten odol-jarioa da. Obulua obulutegitik kanporatu eta ernaltzen ez denean gertatzen da. Menstruazioak esan nahi du eme hori umeak izateko gai dela, hau da, bere barnean āumetokianā umeak sortzeko gai dela.
Emakumeen kasuan, menstruazio bateko odol-jarioa gutxi gorabehera 40-50 ml artekoa izaten da, eta odolez, endometrio-ehunez eta baginako bestelako jariakinez osatuta dago. Jarioaren iraupena hiru eta zazpi egun artekoa izaten da.