Txikipedia:Frantses
From Wikipedia, the free encyclopedia
Frantsesa hizkuntza erromantze bat da; hau da, latinetik sortutakoa. Jatorriz, Frantziako hizkuntza da, baina beste herrialde askotan ere hitz egiten da:
- Europan, Belgikako zati batean (Valonian), Luxenburgon, Suitzan eta Italian (Aostako Haranean).
- Amerikan: Quebecen (Kanadan), Haiti eta Guayana frantsesean.
- Afrikan: hizkuntza ofiziala da 30 bat herrialdetan, frantsesek eta belgikarrek XIX. mendean egin zituzten kolonizazioen eraginez.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/49/Map-Francophone_World.svg/640px-Map-Francophone_World.svg.png)
Gainera, frantsesa oso hizkuntza garrantzitsua da nazioarteko instituzioetan, hala nola NBE, NATO eta Europar Batasunean. Mundu osoan, 250 milioi pertsona inguruk hitz egiten frantsesa, eta haietatik 125ek dute frantsesa ama hizkuntzatzat.
Beste hizkuntza erromantzeen moduan, latinean du jatorria; izan ere, antzinaroan, erromatarrek Europako zati handi bat konkistatu zuten, gaur egungo Frantzia barne, eta beren hizkuntza nagusitu zen lurralde horietako askotan.
Hala ere, beste hizkuntza batzuek ere izan dute eragin handia gaur egungo frantsesaren osaeran. Adibidez, antzinako erromatarren garaian, Galia izenarekin ezagutzen zen gaur egungo Frantzia, eta zeltak bizi ziren hango lurralde gehienetan. Zelten hizkuntzak hainbat ezaugarri utzi zituen frantsesean; adibidez, zenbakiak hogeinaka zenbatzea, euskaran bezala. Gainera, frankoen hizkuntzak ere eragin txiki bat izan zuen frantsesean (frankoak herri germaniko bat ziren; haiengandik dator Frantzia izena, hain zuzen ere).