Txikipedia:Afrika
From Wikipedia, the free encyclopedia
Afrika kontinente bat da. Munduko hirugarren kontinentea, handitasunari begiratzen badiogu: 30 milioi km² baino gehiago ditu; bestela esanda, munduko lurren bostena (1⁄5) hartzen du.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/0f/LocationAfrica.png/640px-LocationAfrica.png)
Honako mugak ditu: mendebaldean, Ozeano Atlantikoa; ekialdean, Indiako ozeanoa; ipar-ekialdean, Itsaso Gorria; eta iparraldean, Mediterraneo Itsasoa.
Afrikak 1.100 milioi biztanletik gora ditu, munduko biztanleen %20; eta 54 estatutan banatuta dago.