Txikipedia:Egipto
From Wikipedia, the free encyclopedia
Egipto Afrika iparraldeko herrialde bat da. Kairo da haren hiriburu eta hiri nagusia. Erroldako datuen arabera, ia 73 milioi biztanle zituen 2006an; horietatik 8,5 milioi hiriburuan bizi dira.
Oso ospetsuak dira faraoien garaian eraikitako Egiptoko piramideak. Haiei esker, turista asko iristen dira Egiptora: 2008ko datuen arabera, 13 milioi inguru. Horregatik, turismoa oso garrantzitsua da herrialde horretako ekonomiarentzat: biztanleria aktiboaren %12k lan egiten du sektore horretan.