From Wikipedia, the free encyclopedia
Bidasoa Euskal Herriko ibai bat da, Nafarroa Garaia, Gipuzkoa eta Lapurdi zeharkatzen dituena. Erratzun du sorburua eta Txingudin itsasoratzen da, Bizkaiko golkoan.
Bidasoa ibaiak Baztango Erratzun du sorburua, Araneko erreka eta Iñarbegi erreka batzen diren lekuan. Azken honetan dago Bidasoa ibaiaren iturburu ezagunena: Xorroxin izeneko ur-jauzia. Hortik aurrera, Baztan udalerria zeharkatzen du. Baztan aldean ez diote Bidasoa deitzen, Baztan ibaia baizik.
Baztandik kanpo, Mugairiko zubitik aurrera, Bidasoa izena hartzen du eta Bertizaranan sartzen da. Ondoren, Donezteben Ezkurra ibaiarekin batu ondoren, iparralderantz biratu eta Sunbilla zeharkatzen du.
Handik Bortziriak eskualdean sartu eta Beratik igarotzen da. Lesakako Endarlatsa aldean Nafarroa utzi ondoren Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga-lerroa egiten du. Gero Irun zeharkatu eta azkenik Txingudiko badian itsasoratzen da, Hondarribia eta Hendaia artean.
Bidasoak hainbat ibaiadar ditu: Zeberia, Ezkurra, Iruribieta, Latsa, Tximista, Onin, Zia, Endara eta Jaitzubia errekak.
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.