Terapeuta eta politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Txelo Auzmendi Jimenez (Araia, Araba, 1960eko urriaren 31) Terapia Okupazionalean diplomatua eta politikaria da.
Txelo Auzmendi Jimenez | |||
---|---|---|---|
(2023) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Araia, 1960ko urriaren 31 (64 urte) | ||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta terapeuta | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu |
2023ko ekainaren 17an Asparrenako alkate bilakatu zen, hirugarren aldiz, 2023ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1][2]
Terapia Okupazionalean diplomatua, arlo soziosanitarioan lan egin du hogeita hamar urte baino gehiagoz Arabako Gizarte Zerbitzuetan, Arreta Goiztiarraren eta Dibertsitate Funtzionalaren arloetan.[3]
Zortzi urtez Asparrenako Udaleko zinegotzia izan zen eta 2015etik udalerriko alkatea da. Gainera, Arabako Lautadako Kuadrillako batzarkidea izan da hiru legegintzalditan,[4] eta Eudeleko eta Tokiko Gobernuen Batzordeko Lurralde eta Batzorde Exekutiboetan parte hartu du azken bi legegintzaldietan.[5]
Nerabezarotik, elkarte eta mugimendu sozial, kultural eta politikoetan parte hartu du, eta, horien bidez, udal-eremuan eta nazioarteko lankidetza-kanpainetan parte hartu du.[6]
2023ko urtarrilaren 23an udal hauteskundeetako zerrendaburu izango ziren pertsonak hautatzeko prozesua amaitu zen eta Txelo Auzmendiren hautagaitza berritu zuten.[3]
2023ko ekainaren 17an alkate bilakatu zen Euskal Herria Bilduko bere kideen botoa jaso ondoren.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.