burukoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Txapela edo boneta (nafarreraz zapela eta Iparraldean xapela) buruan biltzen den kapela mota bat da. Gailur edo muturrik gabeka, laua, biribila edo karratua izan daiteke. Txikia da eta kaskezurra baino ez du estaltzen, ilearen eta txapelaren barnealdearen artean oso zentimetro gutxi utzita. Ez ditu estaltzen belarriak, ez eta buruaren atzealdea ere.
Txapel | |
---|---|
buruko osagarria eta breast badge (en) | |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Europa osoan erabiltzen da, eta gaur egun oso erabilia da armada anitzetan, uniformearen parte gisa. Euskaldunen artean oso erabilia izan da gizonen artean, eta euskal txapel izen eta forma bereizgarriarekin da ezaguna.
Txapelgileak egindako txapela Europako modan ezaguna da XV.mendetik eta hasiera batean klase hezien ikur gisa erabiltzen zen. Berpizkundeko kapela mota hori feltroz, oihalez, belusez edo zeta forratuz egina zegoen eta klase aberatsentzako gordea zegoen.
Brodatuak, agraffeak , perla-kateak (nobleziarentzat bakarrik) edo lumak (mertzenarioentzat adibidez) erabili ohi ziren txapel-apaingarri gisa. Bata eta txapelaren konbinazioa jantzi ofizial akademikoari dagokio eta gaur egun herrialde angloamerikarretan erabiltzen da batez ere graduazio ekitaldietan.
Nobleziaren bidez, txapela moda-elementu ezagun bihurtu zen Europa osoan, burges eta lurjabe klaseen artean. Moda-elementu gisa amaitu ondoren, txapela landa-biztanleen buruko arropa gisa geratu zen. Txapela oso famatua bihurtu zen Pirinioetako artzainen jantziaren parte zen txapelaren forman. Hortik etorri da gero ustea Bearnoko edo Euskal Herriko mendietako artzainena dela originalki txapel edo boneta.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.