From Wikipedia, the free encyclopedia
Tulua edo tulu hizkera India hegoaldean hitz egiten den hizkuntza bat da. 1997ko zentsuaren arabera 1,95 milio hiztun ditu[1]. Tulubas deituriko natibo hauek herrialdearen hego ekialdean kokatuta dagoen Tulu Nudu izeneko lurralde batean bizi dira. 2001eko zentsu baten arabera, Indian, 1,72 milio pertsonek Tulua hitz egiten dute ama-hizkuntza bezala. 1991tik %10ko igoera izan zuen.
Tulu | |
---|---|
ತುಳು | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 2.000.000 |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza hizkuntza drabidikoak South Dravidian (en) Tulu (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | Kannada script (en) , Tigalari (en) eta malabarerako alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | tcy |
Ethnologue | tcy |
Glottolog | tulu1258 |
Wikipedia | tcy |
ASCL | 5105 |
UNESCO | 1585 |
IETF | tcy |
Tuluak eskuragai dituen inzkripziorik zaharrenak K . o XIV eta XV mendeen bitartekoak dira[2].
Barkur eta Kundapuran aurkitutako tuluaren inskripzio historikoak Tigalari idazkeran daude. Kannada idazkera gradualki garaikidea bilakatu da Tulu hizkuntzarentzat. Gaur egungo literatura lan guztiak Kannada idazkeran eginak daude.
Tulu hizkuntzak lau dialekto ditu. Oso antzerakoak dira baina aldaketa txiki batzuk dituzte.
Honako hauek dira lau dialektoak:
Tuluak hainbat bariazio eta dialekto ditu. Malayalam idazkerak lagundu zuen Tulu hizkuntzaren idazkeran. Hala ere, azken ikerketa batzuek erakutsi dutenez, idazkera hau Tulu idazkera originalean oinarrituta diseinatua izan da. Bost hizkuntza drabidikoetatik, Tulua zaharrenetarikoa dela esan daiteke. Dialekto desberdinak Karnatako iparralde eta hegoaldearen arteko kokapenean oinarrituak egon daitezke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.