From Wikipedia, the free encyclopedia
Abandoibarra - Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea operazioa (OAVS) Bilbao Ría 2000 erakundeak 1994. urtean eraikitzen hasi eta 2000ko hamarkadan gauzatutako proiektua da, Bilbo erdiguneko trenbideak berrantzolatzeko.[1] Erakundeak trenbide azpiegituren inguruan egindako aktuaziorik garrantzitsuena da.
Operazioa lau fasetan burutu zen, eta Abandoibarra gunea sortzeko baldintza izan zen, gaur egungo Abandoibarra sortu aurretik gune hori trenbideak eta Bilboko portuko zama terminalak okupatzen baitzuten.
Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidearen lehenengo fasea Ametzolatik igarotzen zen FEVEren trenbidea aldatzea izan zen.
Zama-garraioen terminalak eraitsi, trenbideak estali eta Ametzola parkea sortu zuten.
Operazioaren bigarren fasea Aldirien Hegoaldeko Linea izan zen. Linea honek Renfeko Aldirien trazadura Bilbo erdigunean aldatu zuen, San Mamés, Autonomía, Ametzola eta Zabalburu geltoki berriak martxan jarriz, eta C-1 eta C-2 lineen helmuga Abandoko geltokia bihurtuz.
Era berean, aurreko trenbidea, Olabeagatik Uribitarte eta Erripa kaietara eta horiek gurutzatuta Bilbao-La Naja geltokira heltzen zena, eraitsi eta Bilboko tranbiaren trazaduragatik ordezkatu zen, Abandoibarra gunea eraikitzen hasi zuten bitartean.
Operazioaren hirugarren fasean Trenbidearen etorbidea izeneko kalea sortu zen, Gordoniz eta Luis Briñas kaleak lotuz.
Laugarren fasean San Mames geltokiaren estaltzea eta zama-garraiorako trenenentzako trenbide bereizia egin zen, izan ere garai horretan geltokia behin-behinekoa zen eta lurgainean zegoen.
Bilbao Ría 2000 erakundeak hainbat sari jaso zituen egindako operazio honengatik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.