From Wikipedia, the free encyclopedia
Tracy Rose Chevalier (Washington, 1962ko urriaren 19a) estatubatuar idazlea eta editorea da[1]. Eleberri historikoak idazten ditu eta Girl with a Pearl Earring eleberriarekin ezagun egin zen. Royal Society of Literature elkarteko kidea da 2008tik[2]. Gaur egun Londresen bizi da[3].
Tracy Chevalier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Washington, 1962ko urriaren 19a (61 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bethesda-Chevy Chase High School (en) 1980) Oberlin College (en) (1980 - 1984) lizentzia Ekialdeko Angliako Unibertsitatea (1993 - master |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Errege Literatura Elkartea |
tchevalier.com | |
|
Tracy Chevalier Washingtonen jaio zen 1962an eta zortzi urte zituela ama hil zitzaion[4]. Aita The Washington Post egunkariko argazkilaria izan zen 30 urtez[5]. Bethesda-Chevy Chase High Schoolen graduatu eta 1984an Ingalaterrara joan zen publizitate munduan lan egitera. Macmillan's Dictionary of Art-eko editore laguntzailea izan zen eta ondoren St. James Press-eko erreferantziazko liburuen edtorea[6]. 1993an East Angliako Unibertsitatean idazkera sortzailea ikasten hasi zen[7].
1997an argitaratu zuen aurreneko eleberria, The Virgin Blue. W H Smith-ek idazle debutarien sailerako aukeratu zuen liburua[8]. Bigarren liburua Girl with a Pearl Earring izan zen, Johannes Vermeer margolari flandriarrararen Neska perlarekin margolana oinarri hartuta sortu zuen istorioa eta arrakasta erabatekoa izan zuen[9]. 38 hizkuntzetara itzuli da eta 2014 artean bost milioi kopia salduak zituen[10]. Barnes and Noble Discover Award saria irabazi zuen[11]. 2003an liburuan oinarrituriko filmea egin zen, Scarlett Johansson eta Colin Firth zituen protagonista[12]. The Lady and the Unicorn (2003) liburua ere artelan batean oinarritu zuen, Dama eta adarbakarra tapiz flandriarrean hain zuzen ere[13].
Eleberri historikoak egiten jarraitu du eta protagonistak emakumezkoak izaten dire gehienetan, batzuetan fikziozkoak eta beste batzuetan historikoak. Remarkable Creatures (2009) liburuan esate baterako Mary Anning paleontologoaren bizitza kontatzen da[14].
2013an argitaraturiko The Last Runaway liburuak hainbat sari jaso zituen. Esklabuen merkataritza du oinarri eleberriak[15]. New Boy (2017) eleberri laburrean arrazismoa jorratzen du[16].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.