Tonkingo golkoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tonkingo golkoa[1] (vietnameraz: Vịnh Bắc Bộ; txinera tradizionalez: 東京灣) Hegoaldeko Txinako Itsasoaren besoa da. Bere 126.250 km² azalera honako mugak ditu, ipar-mendebaldean, mendebaldean eta hego-mendebaldean Vietnam, iparraldean Txina kontinentala eta ekialdean Hainan uhartea. Golkoak ez da sakona (60 metro baino gutxiago). Eskualdeko hiri nagusiak Vietnamgo Hai Phong eta Txinako Beihai dira. Ipar-mendebaldeko aldean uharte txiki ugari ditu, handienak Vietnamgo Bach Long Vi eta Cat Ba eta Txinako Weizhou izanik. Bere ibai nagusia Ibai Gorria da.
Tonkingo golkoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | badia eta Golko |
Zabalera | 240 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°45′N 107°45′E |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Tonkin izena, txineraz 東京 eta vietnameraz Đông Kinh 'Ekialdeko hiriburua' esan nahi du eta Hanoiko, Vietnamgo hiriburua, antzinako toponimoa da (kasualitatez txineraz "Tokio" era berean idazten da).
1964ko abuztuan, AEBetako Presidentea Lyndon B. Johnson esan zuen Ipar Vietnamgo Armadak Tonkingo golkoan destruktore estatu batuarrak bitan eraso zituztela.[2] Benetan, behin eraso zituzten, AEBetako Hego Vietnamgo Armadaren aldeko operazio isilak erantzuten. Baina hori zela eta, AEBak Vietnamgo gerran aho betean sartu ziren, betirako Gulf of Tonkin Incident edo Tonkingo golkoko gertakaria aitzakia izanda.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.