From Wikipedia, the free encyclopedia
Tomás Domínguez Arévalo, Rodeznoko kondea (Madril, 1882ko irailaren 26a - Alesbes, Nafarroa, 1952ko abuztuaren 10a) nafar politikari eta idazlea zen. Nafar jatorria amarengandik zetorkion. Alesbesko alkatea izan zen, baita Gorteetako diputatua ere, Agoizko hautes-barrutian hautatua. Karlista sutsua, Karlismoko Batzorde Goreneko lehendakaria izatera heldu zen.
Justizia Ministro izendatu zuen Francok 1938ko urtarrilean, eta bere betebeharra Bigarren Errepublikako legeria osoa aldatzea izan zen, Francoren Estatuaren oinarriak jartzeko. 1936ko udaberrian, Espainiako Gerra Zibilari hasiera emandako eskuindar Altxamendua koordinatu zuen Mola jeneralarekin eta Raimundo Garcia Garcilasorekin batera.[1]
1938an, Francoren gobernuko justizia ministro izendatu zuten, eta Errepublikako legedi laikoa desegiteko lana hartu zuen bere gain;[2] 1939ko abuztuan utzi zion ministro izateari. 1940an, Tuterako merindadeko foru ahaldun izendatu zuten eta, adinez nagusiena zenez gero, Nafarroako aldundi-burua izan zen, 1948ra arte.[erreferentzia behar] Vianako Printzea Erakundea sortu zuen, eta horko lehen lehendakaria izan zen.
Iruñean plaza bat eraiki zen bere izenean, Eroritakoen monumentuaren inguruan. 2009 urtean, izena aldatzeko proposamena onartu zen Iruñeko udaletxean, baina alkateak Tomás Domínguezen ordez, Rodeznoko konde tituluaren izenean jarraituko zuelako erabakia hartu zuen. 2015. urtean, azkenik, plazari izen hori kendu eta Askatasun Plaza izena jarri zitzaion.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.