![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ea/Aedes_Albopictus.jpg/640px-Aedes_Albopictus.jpg&w=640&q=50)
Tigre eltxo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tigre eltxoa (Aedes albopictus) eltxoen (Culicidae) familiako kidea da, Asiako ipar-ekialdeko eskualde tropikal eta azpitropikaletan bizi dena.[1] Hala ere, azken hamarkadetan, espezie hori herrialde askotara zabaldu da ondasunen garraioen eta nazioarteko bidaien bidez[2]. Gorputz zuri-beltzeko marradun hankak eta zuri-beltzezko marradun gorputz txikia du.
Tigre eltxo | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Diptera |
Familia | Culicidae |
Leinua | Aedini |
Generoa | Aedes |
Espeziea | Aedes albopictus (Skuse, 1894)
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Genomaren kokapena | metazoa.ensembl.org… |
Eltxo hau komunitate askotan izurrite nabarmena bilakatu da, gizakiarekin estuki lotzen delako (hezeguneetan bizi beharrean), eta ilunabarrean eta egunsentian gain, egunez elikatzen delako. Intsektuari tigre-eltxoa deitzen zaio bere marradun itxuraz duen tigrearen antzagatik. Ae. albopictus patogeno biriko askoren transmisioen bektore epidemiologiko garrantzitsua da. Sukar-horia, dengea eta Chikungunya-sukarra trasnmititu dezake[3], baita Dirofilaria imitis bezalako filaria-nematodo batzuk ere[4]. Horrezgain, Aedes albopictusgizakien arteko Zika birusaren[5][6] transmisioan bektore dateke.