From Wikipedia, the free encyclopedia
Tiger Bay (galeseraz Bae Teigr) antzina Galesko Cardiff hiriburuko Butetown barrutia eta Cardiffko portuak osatzen zuten eremua izendatzeko bertakoek erabilitako izendapena zen. Eremu hau Ely eta Taff ibaiak itsasoratzen ziren gunean kokatzen zen. Gaur egun eremu hau Cardiffko badia izenaz berrizendatu da, halere maiz cardifftarrek Tiger Bay izenaz deitzen jarraitu ohi dute.
Tiger Bay Bae Teigr | |
---|---|
Gales | |
Administrazioa | |
Estatua | Erresuma Batua |
Herrialdea | Gales |
Lurraldea | Cardiff |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°27′29″N 3°10′12″W |
Demografia | |
Bestelako informazioa |
Tiger Bay Gales osoan parekorik ez zuen lekua zen, bertan zazpi itsasoetatik etorritako itsasgizon eta zamariak bildu ohi ziren, gainera bertan 45 herrialde ezberdinetako jendea bizi zen, norvegiarrak, somaliarrak, yemeniarrak, espainiarrak, italiarrak, karibearrak eta irlandarrak barne, guzti honek eremu kulturanitza bilakatu zuen.
Halere, luzaroan Tiger Bay eremua ospe txarreko leku arriskutsua ere izan zen, bertan itsasgizon eta zamariekin batera bizimodu arras txarreko jende ugari bildu ohi zelarik: aldrebesak, alferrak, emagalduak, jokalariak, lapurrak, iruzurgileak, hiltzaileak... hilketak eta liskar ugari jazo ohi ziren, gainera horietako asko zigorrik gabe gelditu ohi ziren, hiltzaileak itsasoz beste herrialdeetara ihes egin ohi baizuten.
Cardiffko portuaren garai honetan mundu osoko ikatz merkataritza portu garrantzitsuena izatera ere iritsi zen. 1862an bertatik 2 milioi tona ikatz esportatu ohi ziren, 1913an 10,7 milioi tona, 1926ko Erresuma Batuko Greba Orokorraren ondorioz ikatz esportazioa 9 milioi tonatara jeitsi zen. Depresio Handiaren aroa zen. Bigarren Mundu Gerran portuak jarduera handia izan zuen, halere hura amaitu ostean gainbeherak aurrera jarraitu zuen. Azkenik, 1964an ikatz esportazioari behin betiko amaiera eman zitzaiolarik.
1970eko hamarkadan produektuen inportazio areagotze labur bat jazo zen, halere 1980ko hamarkadan itsasontzi trafikoaren gainbehera latza pairatu zuen, jada 1990eko hamarkadan eraldaldaketa jasan zuen, bertan kirol portua egin zen, eta jada XXI. mendearen hasieran bertan Galesko Legebiltzarra nahiz Wales Millennium Centre artegunea ere eraiki ziren. Guzti hau gaur egun eremu hau Cardiffko aisialdi lekuetako batean bilakatzean laburbildu da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.